HYPERDESIGN, Diseinuaren mugak zabaldu.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, atsegin handiz, gonbidatu nahi zaituzte azaroaren 15ean egingo diren hitzaldietara. Hitzaldien izenburuak Industries & Design 2018 eta Cities & Design 2018 dira eta Bilbao Bizkaia D Week 2018 (BBDW18) diseinuaren asteko jardueren egitarauaren baitan antolatu dira. Ekitaldia Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean antolatuko da.

Enpresa-bikaintasunari eta berrikuntzarako diseinua buruzko Industries & Design 2018 hitzaldia izango da eguneko lehenengo jarduera. Arratsaldean, etenaldiaren ostean, Cities & Design 2018 mintzaldia hasiko da. Bertan, bizitzeko eduki nahi dugun hiri-ereduaren inguruan hitz egin eta eztabaidatuko dute, baina diseinuaren ikuspegitik.

Eguna amaitzeko, Hyperdesign, diseinuaren mugak zabaltzea erakusketa inauguratuko da Zabalgune eraikinean. Tokiko diseinatzaile eta artisten erakusketa bat da, eta BBDW18ren (Hyperdesign) leitmotiv delakoa ilustratuko da bertan. Gainera, aukera paregabea izango da guztiak bildu eta jarduerez josita egongo den aste handiari hasiera emateko.

Gonbidapen honen bitartez, online eman dezakezu izena hiru ekitaldietako edozeinetan.

Gainerako programazioa hemen kontsulta dezakezu.